XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bihotz Sakratuaren debozione egiazki eta borthizki atchikiak ezar-araziko du Jesusen Erregetasuna gure bihotzetan.

Ez zaiku haatik aski behar geronek debozione horren hartzea; gutiziatu behar dugu, eta bakotchak ahala egin etsempluaz, contseiluez, eta bertze moldez, khar handienarekin, Jesusen Erregetasuna bertzetan ere sar dadin.

1889ko urthe huntan zer egin behar ginuken

Beraz Jesusen galdeari ihardesteko egin gogo da aurthen, Frantzian eta bertze eremuetan, gauza bat on handiena non nahi erakarriko duena.

Ekhainean ahalaz, edo bertze dembora hartu batean, familiak, etcheak, etche eta familia gisa elgarrekin kontsekratzea Jesusen Bihotz Sakratuari.